Bigbluebutton, nola erabili

Iturria: http://alexgabi.blogspot.com/

BigBluebutton nola erabili

Bi rol daude BigBuebutton: ikuslea eta moderatzailea

Ikusleak zer egin dezake? Ikuslearen lana izan daiteke pasiboa edo guztiz parte-hartzailea bere jarrera eta moderatzaileak ematen dizkion baimenen arabera posible du:

  • Azalpenak ikusi eta entzun, aplikazioaren leihoak kontrolatuz.
  • Txatean parte hartu: publikoa, irakaslearekin edo beste ikasleekin.
  • Bere egoera adierazi ikonoen bidez, esate baterako eskua altxatu parte hartzea eskatzeko.
  • Ohar partekatuetan idatzi*.
  • Inkestetan bozkatu
  • Moderatzaileak baimena ematen badio:
    • Hitz egin.
    • Web-kamera partekatu
    • Marrazketa tresnak erabili
    • Aurkezpena egin
      • Arbel zurian idatzi eta partekatu
      • Aurkezpenak kargatu eta erakutsi
      • Bere pantaila partekatu: mahaigaina edo aplikazio zehatz bat.
    •  Bilera moderatu.
     

Moderatzaileak zer egin dezake?
Moderatzailea, berez, aurkezlea da, beraz arbel zuria, aurkezpena edo bere pantaila erakutsi dezake. Saio osoa edo parte bat graba dezake.
Ikusle bati erakusle edo moderatzaile rola uzten ahal dio behin behinean.
Eta gainerako ikusleak banaka zein denak batera kontrola ditzake:

  • audio
  • web-kamera
  • Partaideak bileratik egotzi
  • Taldeak antolatu
  • Saioa, bilera grabatu
  • Bilera itxi